ANIZTASUNA: Gure gizartea anitza da eta aniztasunak gero eta alderdi gehiago ditu: familia eredu desberdinak, baliabide ekonomiko desberdinak, jatorri desberdineko etorkinak edo atzerritarrak, urritasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonak, ideologia desberdinak... Aniztasunak, eskoletako bizitza kolorez betetzen ditu, denak desberdinak, baina aldi berean denak berdinak garela agerian jarrita. Elkartzen gaituena aldentzen gaituena baino handiagoa dela erakutsiz.
"Hezkuntza da mundua aldatzeko erabili daitekeen arma ahaltsuena" -Nelson Mandela-
Genero desberdintasunaren ondorioz: GENERO INDARKERIA= "tratu txarrak"
![]() |
GENERO BERDINTASUNA: Jaio garenetik, gure sexuaren arabera hezten bagaituzte (joko,
arau eta balio desberdinak) "emakumezko" edo "gizonezko"
ereduak hartzen ditugu gure baitan. Ondorioz, sexuaren arabera bereizitako
zeregin sozialak sortzen dira
Eskolan neska-mutilak errespetuan, aukera berdintasunaren alde eta genero-indarkeriaren aurka heztea funtsezkoa da bidezko gizartea lortzeko orduan,
gizakien sexuagatiko desberdintasun biologikoek euren askatasuna eta iritzia
adierazteko eta erabakitzeko eskubidea baldintzatu ez ditzaten.
"Hezkuntza da mundua aldatzeko erabili daitekeen arma ahaltsuena" -Nelson Mandela-
Genero desberdintasunaren ondorioz: GENERO INDARKERIA= "tratu txarrak"
-Emakumea, emakumea izateagatik
jasandako indarkeria da.
-Sexu bereizkerian oinarritzen
da.
-Genero indarkeria deituko
zaio, tratu txarrak bere bikote edo senarrengaitik jasotzen baditu.
BULLYINGA: Ikasleen artean beldurraraztea eta tratu txarra ematea.
-Ikasle batek beste ikasle
batzuengandik jasaten dituen eraso edo zirikak dira.
-Normalean gertatzen da
bullyinga jasotzen duen pertsonak besteek baino indar fisiko edo psikologiko
gutxiago dutenean, eta horregatik, gehienetan ahulenak izaten dira aukeratuak.
-Bullyinga fisikoki edo
psikologikoki jaso daiteke.
-Jazarpen jokabidea: fisikoa,
hitzen bidezkoa edo bazterketa eragiten duena. Hauek, zeharkakoak edo agerikoak
izan daitezke.
TRANSEXUALITATEA:
Transexualak pertsonak dira, eta beren bizitza pertsonala, lana,
lagunak, bikotekidea eta gurasoak dituzte.
-Sexu-biologikoa (genitalak,
itxura fisikoa, ahotsa...) eta identitate sexuala (sexu soziala eta psikologia)
ez datozkie bat. Beraiei ez dagokien gorputzarekin jaio dira.



Comentarios
Publicar un comentario