Ir al contenido principal

ROBOTIKA ETA PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA:


ROBOTIKA: roboten zientzia eta teknologia da eta roboten diseinuaz, aplikazioetaz eta manufakturazioaz arduratzen da.
-Gai desberdinak: mekanika, elektronika, informatika edota adimen artifiziala.
-Roboten barnean sailkapen desberdinak egin daitezke.



1.     Belaunaldian robotak manipulatzaileak ziren.
2.     Belaunaldian, ikasten duten robotak sortu ziren.
3.     Belaunaldian, sentsore bidezko robotak agertu ziren, programa baten aginduak exekutatzen dituenak.
4.     Belaunaldian, robotak adimentsuak dira, non egoerari buruzko informazioa jaso eta helarazteko gai diren.

 -Robotikaren bidez, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako arloak lantzen dira, baita hizkuntza eta sormen arloak ere.
-Metodologia didaktikoa: Irakasleak erronka bat planteatzen die ikasleei eta hauek tresna informatikoak, erabiliz, prototipo programagarriak sortuko dituzte erronkari aurre egiteko. Ikasleei kontzeptu fisiko, matematiko eta teknologikoak erabiltzea eskatzen zaie erronkari aurre egin ahal izateko.

  •     Kontzeptuak modu praktikoan landu.
  •     Konpetentziak landu: Arazoak aurreikusteko, erabakiak hartzeko eta hauek ebazteko trebetasuna garatzen da. Bestetik, lidergoa, autoestimua, erronka-bilaketa, taldean lan egiteko gaitasuna, negoziatzea eta gainerakoekin komunikatzen jakitearen trebetasunak lantzen dira.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Irakasleentzako Baliabideak

                                            https://www.hezkuntza.net/appcont/control_acceso/irakaslegunea/init.html     http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/                                                            http://www.mecd.gob.es/portada-mecd/                                                                                     https://scholar.google.es/

JAIOTERRI DIGITALAK/ NATIVE DIGITAL:

 Internetez eta teknologia berrien bidez, gauza anitzak egiteko gai direnak, hala nola, ikasteko, pertsonen arteko harremanak izateko, informazioa jasotzeko, jolasteko, erosketak egiteko, etab. Teknologiak menderatzeko, hainbat gaitasun edota ezaugarri garatu dituzte. Informazioa azkar eta iturri anitzetatik jasotzea gustatzen zaie. Jarduera bat baino gehiago egiteko gaitasuna daukate. Bideoetan heziketa ludikoa bilatzen dute. Testuak baino grafikoak nahiago dute. Sarean besteekin lan egitea gustuko dute. “Immigrante digitalak” , “boom teknologikoa” gertatu baino lehen jaiotako pertsonek osatzen dute. Teknologiak etengabeko aurrerapenak jasaten dituen mundu batean, aurrera egiteko eta egokitzeko zailtasuna dituzten pertsonak dira. Informazioa astiro eta iturri mugatuetatik jaso. Jarduera edo ekintza bakarra egitea. Grafikoak eta argazkiak baino testuak nahiago dituzte.  Informazioa modu o...